Olabeaga

 

BILBAO Ría 2000ko Administrazio Kontseiluak, bere gaurko bileran, eta Sozietatea 2019az geroztik Olabeagaren eremuan garatzen ari den lanekin jarraituz, adostu du Akziodunen Batzarrera eramatea eremu horretan aurreikusitako operazioa gauzatu ahal izatera zuzendutako Erakunde arteko Hitzarmenaren zirriborroa.

Garraio, Etxebizitza eta Hiri Agendako Ministerioak (MITMA), ADIFek, Bilboko Udalak eta BILBAO Ria 2000k sinatu behar duten zirriborro horrek helburutzat du Bilbo-Santzurtzi trenbidearen hiri-integrazioa eta Olabeagako hiri-eremua berritzeko jardueraren garapena, trenbideak lurperatuz eta lekuz aldatuz, bideak eta parkeak sortuz, etxebizitzak eraikiz, etab. Hori guztia Plan Orokor berrian sartutako aurreikuspenekin bat etorriz.

Hitzarmenaren zirriborroak planteatzen dituen sozietate-inplikazioak kontuan hartuta, Akziodunen Batzarra izango da orain zirriborro hori ontzat eman beharko duena, hurrengo urratsekin jarraitu ahal izateko.

Barakaldon garatu beharreko jarduerei dagokienez, Administrazio Kontseiluak adostu du, bere gaurko bileran, kontratazio-prozesu berri bat hastea Nerbioiren Erriberako Parkearen 1. Fase urbanizatzeko obretarako, Barakaldon.

Obra hori lizitaziora atera zen iragan uztailean, baina ez zen adjudikatu egin, inolako eskaintzarik jaso ez zelako.

Eraikuntzaren kostuek azken hilabeteetan izandako igoerari buruzko azterlan bat egin ondoren, lizitazioaren zenbatekoari 2,3 milioi euro gehitu zaizkio, eta, hortaz, zenbateko berria 8.3 milioi euro izango dira.

Jarduera honen I. Fasea Portuko kaiaren eta Rontegiko zubiaren artean dagoen eremuan gauzatuko da, Labe Garaien Etorbidea itsasadarrarekin konektatuz eta trenbide-sarea integratuz. Jarduera honen bidez, hiri-erabileretarako espazio berri bat sortzen da, baita parke handi bat ere. Berau elementu traktore eta dinamizatzailea izango da, eta herritarren erabilera eta gozamenerako balioko du, ur-xaflaraino iritsiz.

Erabakitako onarpenarekin, Sozietateak lizitazio-prozesu berri bat abiatuko du berehala, obra adjudikatzen eta ahalik eta arinen hasten saiatzeko.

Bilera berean, BILBAO Ría 2000ko Kontseiluak adjudikatu dizkio Elecnor Servicios y Proyectos SAU enpresari goi tentsioko linea elektriko bat airetik eta lurpetik aldatzeko obren gauzapena, Barakaldon, 171.100,41 eurotan (BEZ eta zergak kanpo utzita).

Obra horien bidez ezabatuko da lehen puntuan aipatutako Nerbioren Erriberako Parkea hartuko duen espazio baten gainean linea horrek duen afekzioa.

Gainera, Kontseiluak onartu du Pormetetxa Plaza Biziberritzeko Obren I. Fasearen kontratuaren aldaketa bat -berau ere Barakaldon-, 94.315,94 eurotan, eta 4 hilabeteko epe erantsi bat ere bai; horren ondorioz, guztira kontratutakoa 567.337,94 €-ko zenbatekoraino igoko da.