Cargando...

Jarduketak

Barakaldo

Urban-Galindo operazioa 1998an hasi zen. Helburu hau zuen: Barakaldo itsasadarraren ertzera hurbiltzea, urte askoan industria siderurgikoak hartu zituen 600.000 metro karratuko lurzoruak berreskuratuz. Lurzoru horietako gehienak Bizkaiko Foru Aldundiak laga zizkion BILBAO Ría 2000ri, Administrazio Kontseiluko kideetako bat baita.

Jarduketa horrek bizirik irauten du oraindik, eta BILBAO Ría 2000 lanean ari da ingurunearen urbanizazioa eta birgaikuntza osatzeko, finkaturiko proiektu eta planen arabera.

Urban-Galindon hiria zabaldu egiten da urarekin topo egin arte. Esan daiteke hirigunearen benetako zabalgunea dela; hala, aurreikusitako etxebizitza gehienak eraiki dira dagoeneko, eta, gainera, bertan kokatu dira ekonomia- eta industria-jarduerako eraikinak, enpresa-zentro bat, kirol-ekipamenduak eta berdegune nahiz aisialdirako gune zabalak.

Hirigintza-operazio horren bidez, Bilboko metropolialdean duen kokapen zentralagatik eta estrategikoagatik Barakaldori dagokion zeregin gailena betetzea eragozten zuten oztopoak desagertuz joan dira pixkanaka.

BILBAO Ría 2000ren hurrengo erronka hauxe da: itsasadarraren inguruan bigarren erribera-parkea eraikitzea. Lehena Galindo ibaiaren ondoan eraiki zen. Horretarako, ideia-lehiaketa bat antolatu du jada.

FITXA

  • Jardueraren hasiera: 1998
  • Azalera osoa: 600.000 metro karratu
  • Berdeguneak eta pasealekuak: 200.000 metro karratu
  • Etxebizitza-kopurua: 2.200
  • Hiri-plangintzak Hirigintza Bikaintasunaren Isocarp Saria irabazi zuen (2010)
  • Egungo inbertsioa: 175 M€

Barakaldoko jarduketak

Jarduera ekonomikoen arloa
Labe Garaien etorbidea
Lasesarre futbol-zelaia
Mineral-kargalekua
Gizarte-zerbitzuetako zentroa
Adifen trenbidea estaltzea
Portuko dartsena
Ilgner eraikina
INGURALDE eraikina
Herriko Plaza
Mehelinak
Bide-sare berria
Kale berriak
Etxebizitza berriak
Lasesarreko parkea
Galindoko erribera-parkea
Foruen pasealekua
Erribera-pasealekuak
Desertuko plaza
Pormetxeta plaza
Kiroldegia
Zaborra biltzeko sistema pneumatikoa
plaza barakaldo
Barakaldo Futbol Klubaren plaza
Galindo Ekialdeko Erribera Parkea (proiektu berria)