• Olabeagako Hiri-antolamendurako Proiektuen Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaiak 6 talde finalista aukeratu ditu, aurkeztu diren 22 taldeen artean, euren proposamenak egin ditzaten.
  • Epaimahaiaren esku-hartzearekin garatzen ari den Proiektuen Nazioarteko Lehiaketak Olabeagako hiri-garapenaren gidalerroak definituko ditu, oraingo auzoa hobetuko du, eta Olabeagaren eta hiriaren garapen orekatua ahalbidetuko du, metropoliaren baitan, Zorrotzako Muturrarekin konektatuta, hori ere BILBAO RÍA 2000k kudeatzen baitu.

Bilbo, 2026ko azaroak 20. BILBAO Ría 2000 aurrera doa Olabeagaren eremuko Hiri-antolamendurako Proiektuen Lehiaketarekin, Epaimahai baten esku-hartzearekin, hiri-garapenaren gidalerroak definitzeko xedez; BILBAO RÍA 2000k Olabeagaren ezagutzatik eta oraingo errealitatearekiko errespetutik heldu nahi dio garapen horri, hiriko gainerako eremuekin eta auzoa barne hartzen duen continuum metropolitarrarekin orekatuta.

Lehiaketaren lehenengo fasea irekia eta konkurrentzia librekoa izan da, eta bertara munduko hainbat lekutako 22 talde aurkeztu dira, Euskadiko eta estatuko enpresen presentzia mardularekin; horiekin batera, Italia, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Frantzia eta Uruguaiko taldeak ere aurkeztu dira. Bigarren faserako, Epaimahaiak 6 talde finalista aukeratu ditu, aurkeztu diren guztien artean, haien ahalmena, kaudimena eta aurretik egindako lanak oinarritzat hartuta:

  1. COBE A/S
  2. BAU B. ARQUITECTURA I URBANISME, S.L.P.
  3. UTE OVE ARUP Partners, S.A.U./ GONZALEZ CAVIA Y CABERA Arquitectura Urbanismo y Paisaje, S.L.P./ARQUITECTURA AGRONOMIA, S.L.P.
  4. UTE JORNET LLOP PASTOR, S.L.P/PERALTA URBANISME, S.L.P/RAZ ADVANCED SOLUTIONS/ESTUDI MARTI FRANCH Arquitectura de Paisaje, S.L./IGREMAP, S.L.P./MOTA Y VIGNOLO Arquitectos, S.L.P./TERRITORIS XLM
  5. UTE BILBAO ARQUITECTURE TEAMS, S.L.P./BJARKE INGELS GROUP ARCHITECTURE SPAIN, S.L.P.
  6. HAPTIC ARCHITECTS

Epaimahaikideak erakunde hauetako ordezkariak dira: BILBO Ría 2000, Adif, Bilboko Udala, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (COAVN), Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkargoa (AVNAU), Bide, Kanal eta Portuen Ingeniarien Elkargoaren Euskal Herriko mugapea, eta ospe aitortuko hirigile bat. Haien eginkizuna da proposamenik onena aukeratzea, BILBAO Ría 2000k talderik onenarekin lan egin ahal izan dezan, modu bateratuan, Olabeagako, Bilboko eta ingurune metropolitarraren garapenean kolaboratzeko, dagokien Master Plana definitzearen bitartez.