Cargando...

Pribatutasun politika

1.Tratamenduaren Arduradunaren Identifikazioa

BILBAO RIA 2000, S.A. da ERABILTZAILEAREN datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta jakinarazten dizu datu horiek tratatuko direla apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (GDPR) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (LOPDGDD) ezarritakoarekin bat etorriz.

Arduradunarekin kontakta dezakezu helbide elektroniko honen bitartez: br2000@bilbaoria2000.com.

Erreklamazioei begira, helbidea Titularrak helbide gisa adierazitakoa izango da.

2.Tratamenduen helburuak

  • a)Interesatuak Arduradunari helarazten dizkion kontu edo gaiei erantzutea.

    Datuak gordetzeko epea: Datuak interesatutakoak planteatutako kontua argitu arte gordeko dira. Geroago, beharrezkoa izanez gero, informazioa blokeatuta mantenduko da legez ezarritako epeek dirauten bitartean.

    Oinarri juridikoa: Interesatuaren baimena eta arduradunaren Interes Legitimoa.

  • b)Haren parte-hartzea kudeatzea arduraduna aukeratzeko prozesuetan.

    Datuak gordetzeko epea: Datuak gordeko dira interesatuak berak emandako baimena ezeztatzen ez duen bitartean. Geroago, beharrezkoa izanez gero, informazioa blokeatuta mantenduko da legez ezarritako epeek dirauten bitartean.

    Oinarri juridikoa: Interesatuaren baimena eta arduradunaren Interes Legitimoa.

3.Zure datuen hartzaileak

Arduradunak tratamenduaz arduratzen diren hirugarrenak kontratatzen ditu bere zerbitzuak bete ahal izateko. Zehazki, Arduradunak akordioak sinatuta ditu zerbitzu-hornitzaile hauekin:

Erakunde horiek salbuetsita, zure datuak ez zaizkio hirugarren erakunde gehiagori emango. Arrazoiren batengatik beharrezkoa izango balitz datu horiek hirugarrenei komunikatzea, horren berri emango dizugu aldez aurretik, eta, hala badagokio, zure baimena eskatuko dizugu eta komunikazioaren helburuak eta datuak jasoko dituen hirugarrenaren identitatea zehaztuko dira.

Hori guztia salbuespen honekin: lege-errekerimendu batek datu horiek hirugarrenen bati komunikatzera behartzea.

4.Eskubideak

Euren datuak ematen dizkiguten pertsonek honako eskubide hauek dituzte horiei dagokienez:

  • a.Datuak ikusteko eskubidea
  • b.Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea
  • c.Tratamendua mugatzeko eskubidea
  • d.Eramangarritasunerako eskubidea
  • e.Aurka agertzeko eskubidea
  • f.Baimena ezeztatzeko eskubidea

 

  • a.Datuak ikusteko eskubidea: Edozein pertsonak badu eskubidea egiaztatzeko, Arduradunaren aldetik, ea berarekin zerikusia duen datu pertsonalik tratatzen ari den, eta, hori horrela bada, badu datu pertsonalak ikusteko eskubidea.
  • b.Datuak zuzentzeko eskubidea: Zurekin zerikusia duten eta gure eskuetan dauden datu pertsonalen zuzenketa lortzeko eskubidea da.
  • c.Datuak ezabatzeko eskubidea: Zure datu pertsonalen ezabaketa lortzeko eskubidea da.
  • d.Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuak dagozkien tratamendu-operazioen xede ez izateko eskubidea da, ondoren ageri diren baldintzetakoren bat betetzen denean:

    • Datuak zuzentzeko edo haien tratamenduaren aurka agertzeko eskubidea erabili duzunean eta Arduraduna eskaria bidezkoa ote den erabakitzeko prozesuan dagoenean.
    • Datuen tratamendua legezkoa izan arren –horrek datuen ezabaketa dakar berekin-, zeuk nahi ez duzunean Arduradunak zure datuak ezabatu ditzala
    • Datuek tratamendurako beharrezkoak izateari uzten diotenean -horrek datuen ezabaketa dakar berekin-, baina zeuk nahi duzu Arduradunak haien tratamendua mugatu dezala eta gorde egin ditzala erreklamazioak formulatzeko, gauzatzeko edo horietatik defendatzeko.

  • e.Eramangarritasunerako eskubidea: Zure datuak modu automatizatuan tratatzen badira, Arduradunaren aldetik horien kopia bat lortzeko eskubidea, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu batean, edo kopia hori zeuk adierazten duzun Arduradunari zuzenenean transmititu dakizkiola lortzeko eskubidea. Har ezazu kontuan eskubide hau ez zaizkiela aplikatuko:

    • Hirugarren pertsonei buruz zeuk Arduradunari eman dizkiozun datuei.
    • Zurekin zerikusia duten baina Arduradunari hirugarrenek eman dizkioten datuei.

  • f.Aurka agertzeko eskubidea: Zure datu pertsonalak tratatzearen aurka agertzeko eskubidea da. Arduradunak egiten duen tratamenduari dagokionez, komunikazio komertzialen bidalketaren aurka agertu ahal izango zara, bai komunikazio propioen kasuan eta bai hirugarrenen komunikazioen kasuan.

 

Zure eskubideei buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, gomendatzen dizugu Datuek Babesteko Espainiako Agentziaren webgunea bisitatzea, eta baita Datuak Babesteko Europar Erregelamendua ere.

Eskubide horiek erabili ahal izango dira br2000@bilbaoria2000.com, helbidera email bat bidaliz; bertan, garbi adierazi behar duzu zer eskubide erabili nahi duzun, eta zure nortasun agiriaren kopia bat erantsi beharko duzu, zure identifikazioa egiaztatzeko. Halaber, posta arruntaren bidez jo dezakezu Arduradunaren sozietate-helbidera, hots, Pribatutasun Politika honen 1. puntuan agertzen den helbidera.

Horrez gain, jakinarazten dizugu erreklamazio bat aurkeztu dezakezula aginpidea duen Kontrol Agintaritzaren aurrean, kasu honetan Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, batez ere zure eskubideen erabilerak ez badu emaitza onik lortu. Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin kontakta dezakezu bere telefonoen bidez: 901 100 099 eta 912 663 517, edo haren helbidean bertan: Jorge Juan kalea, 6. 28001 - Madril.

5.Segurtasun-neurriak

Arduradunak bermatzen dio erabiltzaileari datuez egiten duen tratamenduak bete egiten dituela datuen babesaren arloan lehen aipatu diren GDPR eta LOPDGDD araudien xedapen guztiak; bermatzen dio, halaber, datuak modu legal, leial eta gardenean tratatzen direla, interesatuari dagokionez, eta modu egoki eta bidezkoan tratatzen direla, haien tratamenduaren xedeetarako beharrezkoa denerako soilik.

Orobat, Arduradunak bermatzen du politika tekniko eta antolaketa-politika egokiak inplementatu dituela GDPR eta LOPDGDDk ezartzen dituzten segurtasun-neurriak aplikatzeko, ERABILTZAILEEN eskubide eta askatasunak babesteko, eta informazio egokia eman diela horiek erabili ahal izateko.

El Responsable desea aclarar que no tratará ni almacenará datos ni información sobre sus pacientes ni los resultados de los tests realizados por estos.

6.Datuen Jatorria eta Egiazkotasuna

Jasotako datu guztiak interesatuaren aldetik datoz. Pribatutasun Politika hau onartzearen bidez, Erabiltzaileak adierazten du emandako datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna bermatzeko konpromisoa hartzen duela, eta baita bere dela datu horien legezko titularra ere.

Orobat, Erabiltzailea konprometitzen da bere datuak beti eguneratuta izatera eta garrantzia duen aldaketa oro Arduradunari lehenbailehen jakinaraztera, hala nola banku-kontuaren titulartasunaren aldaketa, edo bere posta elektronikoaren kontuaren aldaketa; horretarako, webgunean dauden formularioak erabiliko ditu.

Alde horretatik, lehen aurreikusitakoa betetzen ez bada, Erabiltzailea izango da horren erantzule bakarra, eta, hortaz, tratamenduaren Arduraduna ez du inolako erantzukizunik izango Erabiltzaileak aurretik jakinarazi ez dizkion datu horien inguruan.