Cargando...

Barakaldo

Galindo Ekialdeko Erribera Parkea (proiektu berria)

 

URBAN-GALINDO

Eta zuretzako balitz? Sartu, azalduko dizugu.

Badakigu gustatuko zaizula.

 
PASEO-RIBERA-URBAN-GALINDO
  BILBAO Ría 2000 sozietateak Nerbioi ibaiaren Erriberako Parkearen proiektua aurkeztu nahi dizu. Barakaldo itsasadarrera zabalduko duen proiektua. Espazio berri horretan hainbat eremu uztartuko dira: lorategiak, jarduerak burutzeko guneak, bizikletaz, patinez edota oinez ibiltzeko bideak, itsasadarrera begiratzeko terrazak, hondartza berdea, belardi naturalak, ur-jarduerak, eta asko gehiago. Azken finean, gaur egun ditugun mugak gainditu eta espazioa ireki egin nahi dugu, Barakaldoko herritar guztiek gozatzeko. Gainera, diseinu irisgarri eta iraunkorra bermatu nahi dugu, ingurumena errespetatuz, ahalik eta baliabide gutxien erabiliz eta mantentze-lan erraza izango duela ziurtatuz.  
BILBAO Ría 2000.
parque ribera galindo
PLANO-URBAN-GALINDO
 
  1. Terraza altua.
  2. Oinezkoentzako pasabidea, itsasadarrera begira.
  3. Franco-Belga konpainiaren Zamalekua.
  4. Mendi-magal artifizialak eta basoa.
  5. Erlaxatzeko harmailak.
  6. Jarduerak burutzeko zelaigunea.
  7. Skate eta parkour egiteko lekua.
  8. Bidegorria.
  9. Ur ertzeko pasealekua.
  10. Erriberako pasealekua.
  11. Erabilera anitzeko pabiloia.
  12. Eguzkiaz gozatzeko hondartza berdea.
  13. Itsasadarrerako sarbidea.
  14. Harmailak eta kayak gordelekua.
  15. Terrazadun bidea.
  16. Xehetasun azterketa egiteke
Hau proiektuaren hasierako zirriborro bat da, baliteke azken obrak aldaketak izatea.   zonas-de-ocio-en-urban-galindo
espacios-de-ocio-en-urban-galindolinea-de-tren-soterradoedificio-multiusos  

 
Eremuaren azalera osoa. 10,7 hektarea
 
Parkearen azalera. 9,1 hektarea
 
Proiektu irabazlea. “Lorategia mugimenduan” • UTE Burgos&Garrido Arquitectos • SLP/TYPSA Técnica y Proyectos S.A.
 

Irudi-galeria