Cargando...

Abandoibarra

Erribera Parkea

Erribera-parkea izan zen Bilboko herritarrek eta bisitariek ezagutu eta gozatu ahal izan zuten Abandoibarrako lehen obra handia. Gauzatutako proiektua, hain zuzen ere lehiaketa irabazi zuena, Javier López Cholletena izan zen. Parkeak itsasadarra inguratzen du Euskalduna jauregiaren eta Uribitarteren artean, eta lehendik zeuden pasealekuak lotzen ditu.

Era berean, hainbat eskultura hartzen ditu «Memoriaren pasealekua» deritzonean. Euskal eta nazioarteko artista nabarmenek egindako eskultura horiek gogora ekartzen dute gaur egun dauden lekuan garai batean zegoen industriaren indarra.

FITXA

  • Inaugurazio-data: 2003ko martxoaren 28a
  • Azalera: 48.000 m2
  • Luzera: 800 metro
  • Zabalera: 40 eta 120 metro bitartean
  • Ontziralekua: 1.700 m2, pantalana barne
  • Parkeak hiru terraza ditu, arrapalen eta eskaileren bidez elkarri lotuta.
  • Eskulturaren egileak: Anthony Caro, Eduardo Chillida, Angel Garraza, Markus Lüpertz, Ulrich Ruckriem, William Tucker eta Jose Zugasti

Irudi-galeria