• Bilbo metropolitarraren hiri-eraldaketaren erreferentea den sozietateak beste urrats bat egingo du Urban GalIndoko garapenean, hau da, Portuko dartsenaren eta Galindo ibaiaren bokalearen artean kokatutako 260 metroko kaiak biziberritzeko lanekin hastea.
  • 2026ko udan amaituko diren obra hauek 3,98 milioi eurotan adjudikatu dira.
  • Kaiak oso egoera hondatuan daude, eta, hortaz, birgaitu egingo dira Zamalanda parkearen bigarren fasearekin jarraitzeko.
  • Jarduketa gehitzen zaio orain dela gutxi inauguratutako Zamalanda-Itsasadarreko Parkeari; honek ahalbidetu du Bizkaiko Labe Garaiak enpresa hartu zituen lurzati industrial zaharrak berreskuratzea eta Urban-Galdndo eremuaren garapenean aurrera egiten jarraitzea.

Barakaldoko Urban-Galindoko garapenak beste urrats bat egin du, zeren BILBAO Ría 2000k lizitatu baititu ibaiaren bokalean kokatutako kaiak berreskuratzeko obrak. Bilbo metropolitarraren hiri-eraldaketaren erreferentea den sozietateak 260 metroko kaiak berreskuratuko ditu, Portuko dartsenaren eta Galindo ibaiaren bokalaren artean, 3,98 milioi euro inbertituz (BEZa kanpo utzita). Kaiak oso egoera hondatuan daude, eta, hortaz, birgaitu egingo dira Zamalanda parkearen garapenarekin jarraitzeko, bere bigarren fasean. Orobat, haien berreskurapenari esker, etorkizunean itsasontziek atrakatzeko eta abiatzeko aukera izango dute bertatik, dela ibai-garraiorako itsasontziak dela aisialdirakoak. Obra 2026ko udan egongo da bukatuta.

Jarduketa Bizkaiko Foru Aldundiak Erandiorekin oinez eta bizikletaz konektatzeko xedez eraikiko duen zaldainaren obrarekin koordinatuko da.

Era horretan, Urban-Galindo eremuaren garapenak jarraitzen du -Zamalanda-Itsasadarreko Parkea orain dela gutxi inauguratu ondoren-,  Bizkaiko Labe Garaiak enpresa hartu zituen lurzati industrial zaharren 85.000 metro karratu berreskuratzea ahalbidetuz.

Kontsentsu instituzionala

Barakaldoko kaien berreskurapena, Galindoren bokalean, Portu Agintaritzaren, Barakaldoko Udalaren eta BILBAO Ría 2000ren arteko akordio instituzionalaren emaitza da; horri begira, lehengo bi erakundeek azkenari  eskatu diote horren plangintza eta gauzapena. Proiektu horren obrak aste gutxi batzuk barru hasiko dira, eta beraren bitartez itsasadarrean jarduera berriak abiatzeko atea irekitzen zaio Barakaldori, Zamalandaren ondoan  -berau berriki inauguratu den herriko birika berde berria da-. Hain zuzen ere, proiektu horren bigarren faseak aurrera egin du bere tramitazioan, eta horrek ahalbidetuko du lurzati horren lerrokaduraren eta berreskuratutako kaien erriberako lerroaren artean sortzen den espazioa urbanizatzea.