Cargando...

Trenbide-azpiegiturak

Hurbileko Hegoaldeko Linea

Renfe-Aldirietako hegoaldeko linea izan zen Hegoaldeko Saihesbidearen operazioaren emaitzarik garrantzitsuena, eta horren bigarren fasean gauzatu zen. 3,2 kilometroko trazadura duela, Bilboko hegoaldea ezkerraldearekin eta meatzaldeko udalerriekin lotzeko aukera ematen du, baita Adif-Zabalera Metrikoko linearekin, metroarekin, tranbiarekin eta Bilbao Intermodal autobus-terminalarekin ere.

Lau geltoki berri eraiki ziren hegoaldeko linean: Zabalburukoa, Ametzolakoa, Autonomiakoa eta Santimamikoa. Gainera, Abandoko geltokia birmoldatu egin zen.

Obra oso konplexua izan zen teknikoki, trenbidearen gainean bi zubi bota eta berreraiki behar izan baitziren, eta hori guztia trenbide-zerbitzua eten gabe. Irtenbide tekniko abangoardistak erabili ziren, hala nola katenaria zurruna, Renferentzat bereziki diseinatua eta 3.000 volteko tentsioko linearen luzeran munduko marka ezarri zuena.

DATA SHEET

  • Inaugurazio-data: 1999-03-03
  • Trazadura: 3,22 kilometroko luzera.
  • Geltoki berriak: Santimami, Autonomia, Ametzola eta Zabalburu
  • Birmoldatutako geltokia: Abando

Irudi-galeria