Cargando...

Trenbide-azpiegiturak

Abandoko geltokia

Abandoko geltokia (gaur egun Abando-Indalecio Prieto), Renfek Bilbon duen geltoki nagusia, goitik behera berritu zen, hegoaldeko trenbide-saihesbidearen operazioaren barruan. Nasa eta trenbide berriak eraiki ziren, hegoaldeko linea berriko trenak hartzeko beharrezkoak baitziren. Izan ere, ordura arte Najako geltokian amaitzen zen linea hori.

Atari nagusitik zuzeneko konexioa ezarri zen nasekin, eskailera mekaniko eta igogailu batzuen bidez, eta argiztapena eta estalkia berritu ziren. Gaur egun, garraio-aldageltokia da Abando: lotura zuzena du metroarekin, autobusarekin eta tranbiarekin.

FITXA

  • Irekiera-data: 1999-03-03
  • Proiektua: Estudio IMB
  • Bi nasa eta trenbide berriak.
  • Zurezko markesina berria.
  • Atariaren eta nasen arteko konexio zuzena eskailera mekanikoen bidez.
  • Fatxada eta argiztapena berritzea.

Irudi-galeria