Cargando...

Basurto – Santimami

Adif-Zabalera Metrikoko trenbidea lurperatzea Errekalden eta Iralan

Adif-Zabalera Metrikoko trenbidea Basurtun lurperatu ondoren, jarraipena eman zitzaion lurperatzeko lanari Errekalde eta Irala auzoetan lur-azaletik igarotzen zen salgaien trenaren trenbidean. Obrak egiten ari ziren bitartean ez zen eten trenaren zirkulazioa; hortaz, ordezko trazadura egin behar izan zen. Bi teknika erabili ziren obra horretarako: tunel aizun bat lehen zatian (Gordonizko zubitik Eskurtze plazara) eta meatze-tunel bat Abusu auzoraino. Jarduketa horren ondoren, Adifen (lehengo FEVE) trenbide osoa (bidaiariena zein salgaiena) lurpean dago Olabeagatik Abusura. Jarduketa finantzatzeko lankidetza-hitzarmena egin zuten Sustapen Ministerioak, Adifek, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BILBAO Ría 2000k.

FITXA

  • Trenbide-trazadura zerbitzuan jartzeko data: 2016-05-26
  • Trazadura berriaren luzera: 1,9 km (800 metroko tunel aizuna eta 1,1 kilometroko meatze-tunela Irala eta Abusu artean).
  • 33 km pilote eta 9 km mikropilote instalatzea.
  • Elgera lurpeko errekaren ibilgua hobetzea.

Irudi-galeria