Adif-Zabalera Metrikoko trenbidea Basurtun lurperatu ondoren, jarraipena eman zitzaion lurperatzeko lanari Errekalde eta Irala auzoetan lur-azaletik igarotzen zen salgaien trenaren trenbidean. Obrak egiten ari ziren bitartean ez zen eten trenaren zirkulazioa; hortaz, ordezko trazadura egin behar izan zen. Bi teknika erabili ziren obra horretarako: tunel aizun bat lehen zatian (Gordonizko zubitik Eskurtze plazara) eta meatze-tunel bat Abusu auzoraino. Jarduketa horren ondoren, Adifen (lehengo FEVE) trenbide osoa (bidaiariena zein salgaiena) lurpean dago Olabeagatik Abusura. Jarduketa finantzatzeko lankidetza-hitzarmena egin zuten Sustapen Ministerioak, Adifek, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BILBAO Ría 2000k.
FITXA
- Trenbide-trazadura zerbitzuan jartzeko data: 2016-05-26
- Trazadura berriaren luzera: 1,9 km (800 metroko tunel aizuna eta 1,1 kilometroko meatze-tunela Irala eta Abusu artean).
- 33 km pilote eta 9 km mikropilote instalatzea.
- Elgera lurpeko errekaren ibilgua hobetzea.
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies