Barakaldoko erdigunearen eta Urban-Galindoren artean dago Pormetxeta plaza. Bi espazio horiek lotzen ditu, eta itsasadarraren ingurura hurbiltzea errazten die barakaldarrei. Diseinu berritzaile eta abangoardista du plazak. Egoteko eta paseatzeko espazio gisa konfiguratuta dago, baina, horrez gain, bere inguruko konektagarritasuna eta irisgarritasuna nabarmen hobetzen du. Obra horren aurretik, oso bide irisgaitza zen Pormetxeta kalea. Aldapek % 23rainoko pendiza zuten; hortaz, defizit hori zuzentzea zen lehentasunetako bat. Eraikitako oinezkoen arrapalek aukera ematen dute Urban-Galindoko hainbat guneren artean igarotzeko, Pormetxeta kaletik abiatuta. Hortaz, konponbidea eman die lehenago zeuden konektagarritasun- eta irisgarritasun-arazoei. Javier Fresneda, Javier San Juan eta Javier Peña dira jarduketa garatu duen taldeko kideak. Arkitekto gazteentzako Europan 6 lehiaketaren bidez eskuratu zuten proiektua.
FITXA
- Inaugurazio-data: 2010eko abenduaren 29a
- Jarduketaren azalera osoa: 30.000 metro karratu
- Azalera urbanizatua: 26.000 metro karratu
- Lokal komertzialak: 2.000 metro karratu
- Haurrentzako jolastokia
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies