Ametzolak dituen ekipamenduen artean, zaborrak jasotzeko zentral pneumatikoa dago. Sistema aurrendaria izan zen EAEn, BILBAO Ría 2000k Ametzolan eta Barakaldon instalatu zuenean. 10.000 etxebizitzari erantzuteko gaitasuna du, eta horietako hondakinak lurpeko gaikako bilketako zentral batera eramaten dira, sistema pneumatiko baten bitartez. Sistema horren bidez, gaueko orduetan ibilgailuak pasatu beharra ekidin da, eta eragozpenak eta arazo higienikoak saihestu dira, hondakinak automatikoki biltzen direlako egunean hainbat aldiz. Aire konprimatuzko sistema batek “xurgatu” egiten du zaborra, eta zentralean dagokion edukiontzira eramaten du.
FITXA
- Hiri-hondakin solidoen (HHSen) zentralaren azalera: 900 m2
- Gehieneko edukiera: 10.000 etxebizitzak sortutako hondakinak
- Funtzionamendua: erabiltzaileek buzoietan uzten dituzte hondakinak, eta aire-xurgatze bidezko sistema batek zentralera eramaten ditu, lurpeko hodietan zehar.
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies