Igogailu publiko batek lotzen ditu Bilboko Ametzola eta Irala auzoak, hegal batek eragozten zuelako bien arteko oinezko lotura. Igogailuen dorre bi eraiki dira: erabilera orokorrekoa da bata eta inguruan dagoen lurpeko aparkalekuko erabiltzaileen eskura jarri da bestea. Bi igogailuon bidez, Iralako hegalak osatzen duen oztopo naturalaren hamar metroak gainditu dira. Trenbideko etorbidearen azken atalean ipini dira, eta, goiko kotan, Padurako Guduaren kalera iristen den pasabidearekin egiten dute bat, Irala auzoan.
FITXA
- Inaugurazio-data: 2008ko otsailaren 11
- Igogailu-dorre bi (bata erabilera orokorrekoa eta bestea lurrazpiko aparkaleku baten erabiltzaileei zuzendua)
- Erabilera orokorreko dorrea: 22,5 metroko garaiera eta bidaiako 20 laguneko edukiera duen igogailua
- Aparkalekuaren erabiltzaileentzako dorrea: 14,75 metroko garaiera eta bidaiako 8 laguneko edukiera duen igogailua
- Esteyko ingeniaritzaren eta IMB arkitektura-estudioaren arteko lankidetzaren emaitza izan da proiektua.
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies