Cargando...

Abandoibarra

Deustuko Zubiko eskailerak

Abandoibarrako pasealeku berria Deustuko zubiarekin lotuta dago, eskailera helikoidal baten eta igogailu panoramiko baten bidez. Eskailerak zubiaren eta pasealekuaren arteko 6,65 metroko desnibela gainditzen du, eta 16,40 metroko kanpo-diametroa du.

Ingurunean era harmonikoan txertatzeko moduan diseinatu zen proiektua. Igogailuak hamahiru lagunentzako lekua du, eta makinak lurpean geratzen dira, ikusmen-oztoporik sor ez dadin.

Irudi-galeria