Eduardo Arroyo arkitektoaren proiektuaren arabera eraiki zen Lasesarre futbol-zelai berria. Arkitekto bera izan zen ondoko Desertuko plazaren egilea ere.
Eraikinaren diseinuak burdin hesiaz osatutako horma-sistema bat du bere inpaktu bisuala minimizatzeko. Sistema horrek argitasun handia ematen dio ekipamenduari, eta antzeko beste ekipamendu batzuetan ohikoa den bloke itxiaren itxura saihesten du.
Egiturak 16 modulu independente ditu, eta horietako bakoitzak sarbideak eta zerbitzuak ditu, baita polikarbonatozko estalki zeharrargi bat ere, argi naturala harmailetara iristea ahalbidetzen duena. Futbol-zelaiaren kanpoaldean, iparraldean, berdegune bat jarri zen, 1001 makalez hornitua. Zuhaitz horiek hiri-baso gisako espazio berezia osatzen dute.
FITXA
- Inaugurazio-data: 2003-09-30 (inaugurazio-partida: Barakaldo CF-Athletic Club)
- Azalera osoa: 24.344 m2
- Jokalekuaren neurriak: 105 x 68 m (9.458 m2)
- Edukiera: 7.960 eserleku.
- Lau argiztapen-dorre.
- Aldagelak, klub soziala eta ekipamendu eta zerbitzuak.
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies