Casilda Iturrizar parkea handitzeko lanak bukatu ostean, eremua 2006ko martxoan ireki zen jendearentzat. Orain, Melia hoteleraino eta ondoko etxebizitza-eraikinetaraino zabaltzen ari da parkea. Eraikin horien aurrean oinezkoentzako bulebarra sortu zen, parkeko errepide zaharraren izena —Eduardo Victoria de Lecea— berreskuratu zuena, berdegune berriaren eta eraikinen arteko lotura gisa.
Obrak Euskalduna jauregiaren eta Euskadi plazaren arteko eremuan egin ziren eta, haiei esker, Abandoibarra lotuta geratu zen hiriko erdiguneko parkearekin.
FITXA
- Inaugurazio-data: 2006ko martxoaren 18a
- Obraren azalera osoa: 30.000 metro karratu
- Parkeari gehitutako eremuaren azalera: 18.559 metro karratu; horietan 283 zuhaitz eta 700 zuhaixka baino gehiago landatu ziren.
- Pasealeku berriak: 1.579 metroko luzera eta 13.300 metro karratuko azalera
- Bulebar berria: Eduardo Victoria de Lecea
- Obra osagarriak: parkeko errepide zaharra eraistea, Elgera eta Masustegi erreken kanalizazioak sendotzea eta lurzoruak drainatu eta finkatzea.
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies