Ametzolako geltokiak Renferi ematen dio zerbitzua, bai zabalera iberikoko trenbidean bai trenbide estuan. Bere arkitektura berezia dela eta, hegoaldeko lineako geltokietatik ikusgarrienetako bat da. Geltokiak zarata leuntzeko sistema bat du, Autonomiako geltokian ere erabiltzen dena.
Lurpeko geltokia bada ere, argi naturala hartzen du. Horretarako, kalera ematen duten sabai-leiho batzuk ditu, eta haien bidez hartzen dute argia geltokian landatutako zuhaitzek. Paisajismo-lana da obraren ezaugarri nabarmenetako bat.
FITXA
- Irekiera-data: 1998-05-29
- Proiektua: Estudio IMB
- Azpiegitura: Renfe-Aldiriak eta Adif-Zabalera metrikoa lineetarako nasa berriak.
- Hainbat sabai-leihoren bidez argi naturala sartzen da geltoki barrura.
- Vicente Larrearen eskultura bat dago atarian.
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies