Abusuko geltoki eraiki berria Bilbo-Urduña aldiriko trenen C3 linearen barruan dago. Abandoko geltokira lau minutu baino gutxiagoan iristeko aukera ematen du, bertan gainerako garraio publikoak (metroa, Renfe Aldiriak, tranbia, Renfe Feve eta autobusak) hartzeko. Geltoki hori irekita, Bilboko auzo tradizional hori metropoliko garraio-sarean erabat integratu zen.
Geltokiko obrekin batera ondoko eremua berrurbanizatu eta plaza berri bat eraiki zen. Gainera, paisaia berroneratzeko lanak egin ziren, geltokia kokatuta dagoen mendi-mazelaren itxura hobetzeko.
FITXA
- Inaugurazio-data: 2005-01-25
- Azalera osoa: 7.500 m2
- Ingurunean urbanizatutako azalera: 2.600 m2
- Nasen luzera: 100 metro
- Sarbideak: bi igogailu eta eskailera mekanikoak.
- Atariaren eta erantsitako eraikinaren azalera: 270 m2
- Geltokirako sarbidea ematen duen plaza berria eraiki eta urbanizatzea.
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies