Portuko dartsena Nerbioiko erribera-pasealekuaren ondoan dago. Lehengo portu-erabilerako gune horrek Bizkaiko Labe Garaiak enpresari eman zion zerbitzua urte askoan. Ondoren, kaiak finkatu eta berroneratu egin ziren, dartsena pasealeku berriaren osagaia izan zedin. Berroneratze-lanak Bilboko Portuko Agintaritzaren laguntzarekin egin ziren, eta 2007ko azaroan amaitu ziren. 2020ko maiatzean, ingurua eraberritu egin zen, dartsenaren inguruko bizitegi-lurzatietako bat garatzeko.
FITXA
- Inaugurazio-data: 2006ko azaroaren 14a
- Harri-lubeta berria eta uretara sartzeko arrapala berria eraikitzea.
- Inguruko pasealeku berriak eraikitzea.
- Altzairu herdoilezinekoa baranda eta mutiloiak eraikitzea.
- Eraberritze-data: 2020ko maiatzaren 29a
- Pasealeku berria: 6,5 metroko zabalerako espaloia, 5,85 metroko lorategi-eremu zuhaiztua eta 2,5 metroko bidegorria.
- Ontziralekua eraberritzea, kota berrietara egokitzeko.
- Oinezkoentzako arrapala eta terrazadun berdegunea dituen plaza berria eraikitzea.
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies