BILBAO Ría 2000k, erribera-parkea birgaitzeko lanen barruan, Franco Belga konpainiaren mineral-kargaleku zaharra zaharberritu zuen, Erreketa inguruan, Arrontegiko zubiaren ondoan. Balio historiko handiko pieza da, hainbat hamarkadatan Barakaldoko eta Bizkaiko ekonomiaren oinarrietako bat izan zen meatzaritza-jarduera omentzeko eta gogoratzeko berreraikia. Obra horrek funtzio didaktikoa ere bete zezan, hainbat panel instalatu ziren, meatzaritzaren, mineral-garraioaren eta, oro har, itsasadarreko kargalekuen historia azaltzeko. Goiko plataforma itsasadarra ikusteko behatoki bihurtu zen. Bertan, Meatzaritzaren Museotik ekarritako bagoneta eta errailak jarri ziren, bisitariei inguru horretan egiten zen lana ulertzen laguntzeko. Mineral-kargalekua birgaitzeko lanen osagarri gisa, «Cargaderos de mineral en la cuenca minera vizcaína» izenburuko liburua argitaratu zen, Industria Ondareko eta Herri Laneko Euskal Elkartearekin (IOHLEE) elkarlanean. XIX. mendearen amaieratik Bizkaian egindako meatzaritza-jarduerari buruzko informazioa eta irudiak jasotzen ditu liburuak.
FITXA
- Jatorrizko kargalekuaren eraikitze-data: 1914
- Eraikitze-data: 2012ko urriaren 16a
- Etxola eta garabi berriak eraiki eta jatorrizko kargalekuaren zati berrerabilgarriak erabili ziren.
- Eskailera bat ipini zen goiko plataformara igotzeko, eta, bertan, itsasadarra ikusteko behatokia jarri zen.
- Ekipamendu historikoaren balioa nabarmendu zen, informazio-panelak instalatuta eta bagoneta eta erreilak jarrita.
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies