Jorge Muntañola eta Álvaro Pérez de Amézaga arkitektoek diseinatu dute Lasesarreko kiroldegia. Hiru elementu nagusi ditu: kirol anitzeko pabilioia, igerilekuen gunea eta eraikin zentrala, non gimnasioak, aldagelak eta administrazioa dauden.
Pabilioi zentralak kirol anitzeko pista bat, hiru igerileku eta txikientzako ur-jolastokia ditu.
Aire zabaleko pistek honako ekipamendu hauek dituzte: belar artifizialeko futbol-11ko zelai bat, aurrekoan integratutako futbol-7ko bi zelai, teniseko hiru pista sintetiko, kristalezko itxitura duten bi padel-pista, saskibaloi-kantxa bat eta kirol anitzeko pista bat.
FITXA
- Inaugurazio-data: 2004ko ekainaren 17a
- Azalera osoa: 31.000 metro karratu
- Kiroldegia: 66 × 44 metroko pista eta 3.100 ikuslerentzako edukiera
- Igerilekuen eraikina: hiru igerileku eta haurrentzako ur-jolastokia
- Eraikin zentrala: gimnasioa, aldagelak eta administrazioa.
- Aire zabaleko pistak: 16.000 metro karratu, futbol-zelaia, teniseko eta padeleko pistak, saskibaloi-kantxa eta kirol anitzeko pista.
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies