Urban-Galindo eremuaren urbanizazioak erabilera publikoko hainbat plaza eraikitzea ekarri du. Horietako bat Barakaldo Futbol Klubari eskaini zaio.
Lasesarre futbol-zelaitik hurbil dago plaza hori, Trenbidearen etorbidean, Escuela de Artes y Oficios kalean eta La Fanderia kalean kokatutako hiru-bizitegi-eraikinen artean.
Plazak egoteko gune zentral bat du, koloreak konbinatzen dituzten eserleku eta landareez hornitua. Horrez gain, iturri apaingarri bat ere badu.
FITXA
- Inaugurazio-data: 2007ko azaroaren 22a
- Azalera osoa: 3.000 metro karratu
- Kiroldegia: 66 × 44 metroko pista eta 3.100 ikuslerentzako edukiera
- 1.500 metro karratu baino gehiagoko berdeguneak, lorategi-parterren eta zuhaitz-eremuen artean
- Iturri apaingarria
- Markesina
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies