Renfe-Aldiriak trenbideari zerbitzua ematen dien Adifen linea estalpean doa Erreketa parean (Barakaldo), Labe Garaien etorbidearen (Desertuko geltokitik gertu) eta Arrontegiko zubiaren arteko tartean eraikitako kaxoiari esker. Tunel aizun horren egitura hormigoi armatuzko estribuez eginda dago. Horien gainean, hormigoi aurreatezatuko habe aurrefabrikatuak ezarri ziren. Jarduketa horren helburuetako bat da Erreketatik itsasadarrerantz doan eremua garatzen laguntzea, gutxi gorabehera 40.000 metro karratuko azalera duten lursailak urbanizatzeko. Lursail horietan, Plan Orokorraren arabera, zonaldea biziberritzeko hirigintza-ekipamenduak eta -elementuak ezarriko dira.
FITXA
- Estalkiaren luzera: 475 metroko trenbidea, Labe garaien etorbidetik Arrontegiko zubira.
- Kaxoiaren neurriak: 16,5 metroko zabalera eta 6,5 metroko altuera.
- Eraikin bat erantsi da larrialdiko irteera gisa eta aireztapen-sistema zein trenbide- eta segurtasun-instalazioak hartzeko.
BILBAO RIA 2000, webgunearen arduraduna den aldetik, jakinarazten dizue orrialde honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, webgunera egiten duzun bisita optimizatzen laguntzeko. Cookieak onartu edo ukatu ditzakezu “onartu” edo “ukatu” sakatuz; halaber,
informazio gehiago eskura dezakezu eta zure
konfigura ditzakezu HEMEN.ONARTUUKATU Privacidad y política de cookies