• Administrazio Kontseiluak gaur jarduketa berri hau onartu eta gero, hurrengo urratsa izango da Bilbo metropolitarraren hiri-eraldaketaren erreferentea den sozietateak eskatzea, Bilboko Udalarekin adostuta, 320.000 metro karratu inguru dituen eremu horren hiri-exekuzio eta -kudeaketa udalari agintzea.
  • Zorrotzako Muturra kokagune estrategiko bat da, plangintza eta kudeaketa aldetik aukera eta erronka handiak dituena eta antzekotasun handia duena jadanik BILBAO Ría 2000ren esku dagoen Olabeagako garapenarekin, hots: aldiriko linearen trenbide-integrazioa bera eta horren osteko hiri-garapena.
  • Gehienbat titulartasun publikoa duen eremu bat da, zeinean sozietateko administrazio-kontseiluko kide gehienek jabetza eta/edo interesak baitituzte: Adif, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Portu Agintaritza eta Bilboko Udala.
  • Hiri-garapenaren helburu nagusiak honako hauek dira: Zorrotza kohesionatzea eta hiriarekin are gehiago lotzea; jarduera ekonomikoa, bizileku-garapena, ekipamendu berriak eta aisialdirako eremu libre berriak ezartzea; oraingo azpiegiturek -batez ere trenbidearenak- sortutako barrerak minimizatzea; oinezkoen, bizikleten eta tranbiaren mugikortasuna integratzea; eta itsasorako irekiera aprobetxatzea.
  • Olabeaga eta Zorrotza auzoen batasuna eta hurbiltasuna garatu ahal izateko, ikuspegi global bat behar da, eta baita mailaz maila antolatutako egutegi bat eta kudeaketa konpartitu bat ere, eta hori ahalbidetu ahal izango da erakunde berbera arduratuko delako beraren hiri-eraldaketaz.

BILBAO Ría 2000k kudeatuko du Zorrotzako muturraren hiri-eraldaketa. Gaur bilduta, beraren Administrazio Kontseiluak erabaki du jarduketa berri hau Bilbo metropolitarraren hiri-eraldaketaren erreferentea den sozietateari enkargatzea, honek gaur egun Barakaldon eta Bilboko Olabeaga auzoan kudeatzen ari den jarduketei gehituz.

Hori horrela, hurrengo urratsa izango da BILBAO Ría 2000k Bilboko Udalari eskatzea eremuaren hirigintza-exekuzio eta -kudeaketaz arduratu dadila -eremuak 320.00 metro karratu inguru ditu-.

Zorrotzako Muturra kokagune estrategiko bat da, Olabeaga ondoan kokatua, Zorrotzaurre uhartearen aurrean, Burtzeña eta Urban Galindoko eremura iristeko mugan bertan. Aukera eta erronka handiak ditu plangintza eta kudeaketa aldetik, eta antzekotasun nabaria du Olabeagako garapenarekin, BILBAO Ría 2000 jadanik kudeatzen ari den hirigintza-jarduerak eta trenbidearen integrazioa barne sartuta.

Gehienbat titulartasun publikoa duen eremu bat da, zeinean sozietateko administrazio-kontseiluko kide gehienek jabetza eta/edo interesak baitituzte: Adif, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Portu Agintaritza eta Bilboko Udala. Olabeagan bezala, kontsentsu instituzionala funtsezkoa izango da hiri-garapenerako, helburu nagusi hauek lortzeari begira:

  • Zorrotza kohesionatzea eta hiriarekin are gehiago lotzea, Olabeaga, Zorrotzaurre eta San Inazioren bitartez.
  • Jarduera ekonomikoa, bizileku-garapena, hurbiltasuneko eta hiriko ekipamendu berriak eta aisialdirako eremu libreak ezartzea.
  • Oraingo azpiegiturek -batez ere Renferen trenbidearenak- sortzen dituzten barrerak minimizatzea.
  • Oinekoen, bizikleten eta tranbiaren mugikortasuna Pasealeku Metropolitarrean integratzea, Bilbo Metropolitarreko LPParen aurreikuspenekin bat etorriz.
  • Itsasorako irekiera aprobetxatzea, itsasadarrarekin eta Kadaguarekin lotutako jarduerak inplementatzearen bidez, haren ertzak berreskuratuz eta fronte horiek herritarren gozamenerako irekiz.
  • Beraren plangintza eta ekintza Olabeaga, Zorrotzaurre eta Burtzeñako garapenekin koordinatzea, ezinbesteko koordinazioaren eta lurralde-kohesioaren alde eginez.
  • Azkenik, beharrezkoa da babes bereziko ondasun kulturalen presentzia ere azpimarratzea.

Hurrengo urratsak

Gaur egun, Bilboko Udala Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa erredaktatzen ari da, eta horrek eskatzen du, beste alde batetik, Renferen C-1 linearen trenbide-integrazioaren informazio-azterlanaren behin behiko onarpena. Horretarako, operazioaren bideragarritasun ekonomikoa modu globalean aztertuko duen azterlan estrategiko bat abiatu beharko da, eta, halaber, lantalde bat eratu beharko da esku hartzen duten instituzioekin, BILBAO Ría 2000k Olabeagaren eremuko Operaziorako egindakoaren antzekoa.

Hori guztia operazioaren garapenean inplikatutako instituzio eta erakunde guztien arteko hitzarmen baten bidez gauzatuko da.

“BILBAO Ría 2000 tresnarik egokiena da Zorrotzako Muturra kudeatzeko, Olabeagako garapenarekin duen antzekotasunagatik; izan ere, trenbide-integrazioa eta horren osteko hiri-garapena dakartza berekin; beste trenbide-operazio batzuetan duen presentziagatik eta ADIFekin duen etengabeko harremanagatik; lurzorua garatzeko eta lurraldea sustatzeko duen gaitasun frogatuagatik; eta Olabeagak eta Zorrotzak ikuspegi global bat behar dutelako euren garapenek koherentzia izan dezaten”, azaldu du BILBAO Ría 2000ko Presidente Juan Mari Aburtok.

Sozietateko zuzendari nagusi Fran Viñezek, berriz, hauxe gaineratu du: “gure erakundeak badu ahamena, antolaketa, kaudimen eta kudeaketa aldetik, erronka berriei heltzeko plangintzaren, hiri-garapearen eta aktibazio ekonomikoaren arloetan, gaitasun indartu eta berrituekin, eta, hortaz, ilusio eta ardura handiz hartuko dugu gure gain kudeaketa”.

Orain, BILBAO Ría 2000k eskatu beharko dio Bilboko Udalari BILBAO Ría 2000ren esku utzi dezala Zorrotzako Muturraren eremuko jarduketaren hirigintza-exekuzio eta -kudeaketa; berau udalaren osoko bilkurak onartu beharko du.