• Oraingo zutabe pantailadunek oztopo bisual bat dira, zeren zona ezkutuak sortzen baitituzte, espazio ez-inklusibo bat sortuz.
  • Bilbo metropolitarraren hiri-eraldaketaren erreferentea den sozietateak, BILBAO Ría 2000k, oraingo dimentsio handiko zutabeak kenduko ditu, eta haien ordez metalezko egitura estuak jarriko ditu, plazaren oinezko konexioaren ikuspena eta iragazkortasuna hobetzeko.
  • 2026ko udaberrian amaituko diren obra hauek 400 mila eurotan adjudikatu dira.
  • Jarduketa hau gehitzen zaie BILBAO Ría 2000k Pormetxeta Plazaren eremuan egin dituen gainerako erreformei, hori guztia ingurune hori biziberritzera zuzendua.
  • Ingurune horretako segurtasun-neurriak aldatu ondoren, gaur egun Pormetxetako udal lokalak egokitzen ari dira, bertan udalaren zerbitzu batzuk jartzeko.

BILBAO Ría 2000k estutu egingo ditu Barakaldoko Poermetxeta plazaren azpiko pasabidearen zutabe pantailadunak, ikuspena hobetzeko eta esparru seguruagoa, atseginagoa eta inklusiboagoa sortzeko. Oraingo dimentsio handiko zutabeak oztopo bisual bat dira, zeren zona ezkutuak sortzen baitituzte, espazio ez-inklusibo bat sortuz. Aste gutxi batzuk barru hasiko den obrak ikuspenik gabeko puntuak ezabatuko ditu, eta orain falta zaion iragazkortasuna emango dio plazaren azpiko pasabideari, hirigintzak genero-ikuspegirantz azken urteotan egin duen eboluzioaren ildotik. Bi metroko zabalera duten oraingo zutabe pantailadunen ordez, altzairu herdoilgaitzezko metalezko zutabeak jarriko dira, 20 eta 40 cm bitartekoak.

Obrak 2026ko udaberrian amaituko dira, eta 400 mila eurotan adjudikatu dira. Era horretan, BILBAO Ría 2000k funtsezko pasabide bat hobetuko du; izan ere, aurreikusten da hortik ehunaka pertsona pasatuko direla, eta oso garrantzitsua izango da bertan garatzen ari diren etxebizitzetarako, berriki inauguratutako Zamalanda parkearekin konektatzeaz batera.

Jarduketa hau gehitzen zaie BILBAO Ría 2000k Pormetxeta Plazaren eremuan egin dituen gainerako erreformei, hori guztia ingurune hori biziberritzera zuzendua. Ingurune horretako segurtasun-neurriak aldatu ondoren, gaur egun sozietatea Pormetxetako udal lokalak egokitzen ari da, bertan udalaren zerbitzu batzuk jartzeko.

BILBAO Ría 2000 Barakaldon

Barakaldoko Pormetxeta Plaza eta beraren ingurunea biziberritzera zuzendutako jarduketak gehitzen zaizkie BILBAO Ría 2000 udalerri horretan gauzatzen ari den gainerako lanei. Aste gutxi barru, Galindo ibaiaren bokaleko kaien berreskurapena hasiko da. Proiektu horrek itsasadarrean jarduera berriak abiatzeko atea irekitzen dio Barakaldori, Zamalandaren ondoan  -berau berriki inauguratu den herriko birika berde berria da-. Hain zuzen ere, proiektu horren bigarren faseak aurrera egin du bere tramitazioan, eta horrek ahalbidetuko du lurzati horren lerrokaduraren eta berreskuratutako kaien erriberako lerroaren artean sortzen den espazioa urbanizatzea.