Cargando...

BILBAO RIA 2000K ESTUTU EGINGO DITU BARAKALDOKO PORMETXETA PLAZAREN AZPIKO PASABIDEAREN ZUTABEAK, INGURUNE HORRETAKO IKUSPENA ETA SEGURTASUNA HOBETZEKO

BILBAO RIA 2000K ESTUTU EGINGO DITU BARAKALDOKO PORMETXETA PLAZAREN AZPIKO PASABIDEAREN ZUTABEAK, INGURUNE HORRETAKO IKUSPENA ETA SEGURTASUNA HOBETZEKO

Oraingo zutabe pantailadunek oztopo bisual bat dira, zeren zona ezkutuak sortzen baitituzte, espazio ez-inklusibo bat sortuz. Bilbo metropolitarraren hiri-eraldaketaren erreferentea den sozietateak, BILBAO Ría 2000k, oraingo dimentsio handiko zutabeak kenduko ditu, eta haien ordez metalezko egitura estuak jarriko ditu, plazaren oinezko konexioaren ikuspena eta iragazkortasuna hobetzeko. 2026ko udaberrian amaituko diren obra hauek 400 mila eurotan […]

Irakurri gehiago

BILBAO RIA 2000K HASI DA URBAN GALINDOKO KAIAK BERRESKURATZEN, ETA HORREK AHALBIDETUKO DU ITSASONTZIAK BERTAN ATRAKATZEA ETA BERTATIK ABIATZEA

Bilbo metropolitarraren hiri-eraldaketaren erreferentea den sozietateak beste urrats bat egingo du Urban GalIndoko garapenean, hau da, Portuko dartsenaren eta Galindo ibaiaren bokalearen artean kokatutako 260 metroko kaiak biziberritzeko lanekin hastea. 2026ko udan amaituko diren obra hauek 3,98 milioi eurotan adjudikatu dira. Kaiak oso egoera hondatuan daude, eta, hortaz, birgaitu egingo dira Zamalanda parkearen bigarren fasearekin […]

Irakurri gehiago

BILBAO RÍA 2000K KUDEATUKO DU ZORROTZAKO MUTURRAREN HIRI-ERALDAKETA

Administrazio Kontseiluak gaur jarduketa berri hau onartu eta gero, hurrengo urratsa izango da Bilbo metropolitarraren hiri-eraldaketaren erreferentea den sozietateak eskatzea, Bilboko Udalarekin adostuta, 320.000 metro karratu inguru dituen eremu horren hiri-exekuzio eta -kudeaketa udalari agintzea. Zorrotzako Muturra kokagune estrategiko bat da, plangintza eta kudeaketa aldetik aukera eta erronka handiak dituena eta antzekotasun handia duena jadanik […]

Irakurri gehiago