{"id":10041,"date":"2026-04-27T14:38:49","date_gmt":"2026-04-27T12:38:49","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/?p=10041"},"modified":"2026-04-27T14:38:49","modified_gmt":"2026-04-27T12:38:49","slug":"bilbao-ria-2000k-estutu-egin-ditu-barakaldoko-pormetxeta-plazaren-azpiko-pasabidearen-zutabeak-eta-ingurune-horretako-ikusgaitasuna-segurtasuna-eta-konektibitatea-hobetu-ditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/eu\/bilbao-ria-2000k-estutu-egin-ditu-barakaldoko-pormetxeta-plazaren-azpiko-pasabidearen-zutabeak-eta-ingurune-horretako-ikusgaitasuna-segurtasuna-eta-konektibitatea-hobetu-ditu\/","title":{"rendered":"BILBAO RIA 2000K ESTUTU EGIN DITU BARAKALDOKO PORMETXETA PLAZAREN AZPIKO PASABIDEAREN ZUTABEAK, ETA INGURUNE HORRETAKO IKUSGAITASUNA, SEGURTASUNA ETA KONEKTIBITATEA HOBETU DITU"},"content":{"rendered":"<p><img class=\"alignnone  wp-image-10037 lazyload\" alt=\"\" width=\"1109\" height=\"777\" data-src=\"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/assets\/media\/foto-web-Visita-Pilares-Pormetxeta_3.jpg\" srcset=\"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/assets\/media\/foto-web-Visita-Pilares-Pormetxeta_3.jpg 1920w, https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/assets\/media\/foto-web-Visita-Pilares-Pormetxeta_3-150x105.jpg 150w, https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/assets\/media\/foto-web-Visita-Pilares-Pormetxeta_3-300x210.jpg 300w, https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/assets\/media\/foto-web-Visita-Pilares-Pormetxeta_3-400x280.jpg 400w, https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/assets\/media\/foto-web-Visita-Pilares-Pormetxeta_3-480x337.jpg 480w, https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/assets\/media\/foto-web-Visita-Pilares-Pormetxeta_3-576x404.jpg 576w, https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/assets\/media\/foto-web-Visita-Pilares-Pormetxeta_3-768x538.jpg 768w, https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/assets\/media\/foto-web-Visita-Pilares-Pormetxeta_3-992x695.jpg 992w, https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/assets\/media\/foto-web-Visita-Pilares-Pormetxeta_3-1200x841.jpg 1200w\" sizes=\"(max-width: 1109px) 100vw, 1109px\" \/><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Barakaldoko Alkate eta BILBAO R\u00eda 2000ko Kontseilari Amaia del Campok eta BILBAO R\u00eda 2000ko Zuzendari Nagusi Fran Vi\u00f1ezek Pormetxeta Plaza bisitatu dute gaur, plazaren azpiko pasabidea leku irekiago eta inklusiboago bihurtu duten obren amaieraren ostean.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Lehengo zutabe pantailadunak oztopo bisual bat ziren; izan ere, gune ezkutuak eta ikusgaitasun gutxiko espazio bat sortzen zituzten. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Horregatik, Bilbo metropolitarraren hiri-eraldaketaren erreferentea den sozietateak, BILBAO R\u00eda 2000k, lehengo dimentsio handiko zutabeak kendu ditu, eta haien ordez metalezko egitura estuak jarri ditu, plazaren ikusgaitasuna eta oinezko konexioa hobetzeko.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Obrak egiteko, BILBAO R\u00eda 2000k 400 mila euro inbertitu ditu. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Jarduketa hau gehitzen zaie sozietate honek Pormetxeta Plazan, Zamalanda parkean eta Urban Galindoko gainerako eremuetan egin dituen erreformei, ingurune hori biziberritzea xedetzat hartuta.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Barakaldo, 2026ko apirilak 27.- <\/strong>Barakaldoko Alkate eta Bilbao R\u00eda 2000ko Kontseilari Amaia del Campok eta BILBAO R\u00eda 2000ko Zuzendari Fran Vi\u00f1ezek Pormetxeta Plazaren azpiko pasabidea bisitatu dute gaur, ingurunea leku seguruago eta inklusiboago bihurtu duten obren amaieraren ostean<strong>.<\/strong> BILBAO R\u00eda 2000 sozietateak plazaren azpiko pasabidean zeuden zutabe pantailadunak kendu ditu, eta haien ordez zutabe estuak jarri ditu; horri esker, ikusgaitasuna eta konektibitatea hobetu dira, eta espazio seguruago, irekiago eta inklusiboago bat sortu da. Lehengo dimentsio handiko zutabeak oztopo bisual bat ziren; izan ere, zona ezkutuak eta ikusgaitasun gutxiko espazio bat sortzen zituzten. Egindako esku-hartzeak ahalbidetu du ikusgaitasunik gabeko gunea ezabatzea eta beheko pasabideari iragazkortasun hori ematea, hirigintzak azken urteetan genero-ikuspegirantz egin duen eboluzioa ere kontuan hartuta. Bi metroko zabalera zuten lehengo zutabe pantailadunen ordez, altzairu herdoilgaitzezko metalezko zutabe triangeluarrak jarri dira, 20 eta 40 cm bitartekoak. Obrak egiteko, 400 mila euro inbertitu dira.<\/p>\n<p>Era horretan, BILBAO R\u00eda 2000k eremu horretako konektibitatea hobetu du, funtsezko sarbide baten eraldaketaren bitartez; zan ere, aurreikusten da hortik ehunaka pertsona pasatzea, eta, hortaz, oso lotune garrantzitsua izango da bertako etxebizitza berrietarako, eta, gainera, Zamalanda parkearekin ere konektatuko du gune hori.<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><strong>BILBAO R\u00eda 2000 Barakaldon<\/strong><\/p>\n<p>Barakaldoko Pormetxeta Plaza eta beraren ingurunea biziberritzeko gauzatutako jarduketak gehitzen zaizkie BILBAO R\u00eda 2000 udalerri horretan gauzatzen ari den gainerako lanei. Gaur egun, BILBAO R\u00eda 2000 lanean ari da Galindo ibaiaren bokaleko kaiak berreskuratzeko. Proiektu horrek itsasadarrean jarduera berriak abiatzeko atea irekitzen dio Barakaldori, Zamalandaren ondoan, hau da, herriko birika berdearen ondoan. Gainera, proiektu horren bigarren faseak ahalbidetuko du lurzati horren lerrokaduraren eta berreskuratutako kaien erriberako lerroaren artean sortzen den espazioa urbanizatzea.<\/p>\n<p><strong>BILBAO R\u00eda 2000ri buruz<\/strong><\/p>\n<p>BILBAO R\u00eda 2000 Bilbo metropolitarreko lurraldearen garapen sozial eta ekonomikora zuzendutako adostasun-espazio bat da.<\/p>\n<p>Administrazio publiko guztiek presentzia dute bere Administrazio Kontseiluan, eta horrek ahalbidetzen die bere kideei proiektu konplexuak bultzatzea, euren egunerokotasunetik harago, horien fase guztietan: ikuspegia, plangintza, proiekzioa eta gauzapena.<\/p>\n<p>BILBAO R\u00eda 2000ren jarduera-planek leku berean dituzte abiapuntua eta helmuga: pertsonak, haien auzoa, hiria eta lurraldea. Haien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen dituzte, jarduera ekonomikoa bultzatzen dute eta inguruneak oraingo eta etorkizuneko biztanleekin konektatzen dituzte, inklusioa, jasangarritasuna eta aniztasunarekiko errespetua irizpidetzat hartuta. 1992an eratu zenez geroztik, sozietateak 1.000 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu lurraldea sozialki eta ekonomikoki garatzeko.<\/p>\n<p>Lurralde-proiektu konplexu horiek adostasuna, ikuspegi egokia, ahalmena eta esperientzia eskatzen dituzte, eta horiexek dira, hain zuzen erre, BILBAO R\u00eda 2000ren balio nagusiak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0 Barakaldoko Alkate eta BILBAO R\u00eda 2000ko Kontseilari Amaia del Campok eta BILBAO R\u00eda 2000ko Zuzendari Nagusi Fran Vi\u00f1ezek Pormetxeta Plaza bisitatu dute gaur, plazaren azpiko pasabidea leku irekiago eta inklusiboago bihurtu duten obren amaieraren ostean. Lehengo zutabe pantailadunak oztopo bisual bat ziren; izan ere, gune ezkutuak eta ikusgaitasun gutxiko espazio bat sortzen zituzten. Horregatik, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[4],"tags":[],"class_list":["post-10041","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-uncategorized-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10041","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10041"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10041\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":10044,"href":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10041\/revisions\/10044"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10041"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10041"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bilbaoria2000.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10041"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}